Bekak eta laguntzak

Euskadiko Demarkazioak hurrengo diru-laguntzak, bekak eta laguntzak eskaintzen dizkie bere elkargokideei:

Aseguruetarako diru-laguntzak

Obrak edo obretako zuzendaritzak ikus-onetsi dituzten elkargokideek hurrengo diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

  • Erantzukizun Zibileko Asegurua zabaltzeko kontraturako diru-laguntza.
  • Aholkularitza enpresen Erantzukizun Zibileko Asegurua kontratatzeko diru-laguntza.
  • Istripu eta Aldi Baterako Baliaezintasuneko Aseguruak eta mediku- eta kirurgia-asistentzia kontratatzeko diru-laguntza.

Diru-laguntza horien gaineko arauen xehetasunak hemen dituzu: Aseguruetarako diru-laguntzak emateko arauak (Euskadiko Demarkazioa, 2004ko abendua).

Ezbehar izugarria izan dutenentzako laguntzak

Elkargokideek edo horien eskubidedunek laguntzak jaso ahal izango dituzte ezbehar izugarriren bat gertatu denean (elkargokidea hiltzea, baliaezintasun totala edo erabatekoarekin gelditzea, istripu baten ondorioz lanerako iraupen luzeko ezintasun iragankorra izatea).

Laguntza honen gaineko arauen xehetasunak ezagutzeko klikatu hemen: Ezbehar izugarria izan dutenei laguntzak emateko arauak (Euskadiko Demarkazioa, 2004ko abendua).

Graduatu ondoko ikasketetarako bekak edo laguntzak

Euskadiko Demarkazioak jarraian zehazten diren ikasketetarako bekak eman diezaieke elkargokideei:

  • Bideetako Ingeniaritzako doktorego-ikasketak.
  • Bideetako ingeniarien lanbidearekin lotutako gaiei buruzko masterrak.
  • Bideetako ingeniarien lanbidearekin lotutako ikastaroak.
  • Bideetako ingeniariei zuzendutako gaiei buruzko mintegiak, hitzaldiak edo mahai-inguruak.

Graduatu ondoko ikasketetarako beka eta laguntza hauei buruzko argibide gehiago hemen daukazu: Graduatu ondoko ikasketetarako bekak edo laguntzak emateko arauak (Euskadiko Demarkazioa, 2004ko abendua).