Lege Aholkularitza
Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioko lege-aholkutegiaren eginkizunak
Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioko lege-aholkutegiak hainbat eginkizun du, besteak beste, Euskadiko elkargo-ataleko zuzendaritza-batzordeari nahi duen edozeri buruzko lege-aholkuak ematea eta horretarako behar diren txostenak eta irizpenak egitea.
Lege-aholkutegiaren eginkizunik garrantzitsuenetako bat, beste alde batetik, lanbidearen beraren alde egitea da, eta, bereziki, teknikaz eta legez gai diren kontuetan Bideetarako ingeniarien aginpideak babestea.
Lanbidearen alde egitea ez da Bideetarako Ingeniari Elkargoaren interes hutsa, hori baino urrunago doa, denon mesederako baita. Teknikaren aldetik gai diren profesionalen artean lehia garbia egotea nahi du gizarteak, eta hain da argia nahi hori, gure sistema ekonomikoaren eta juridikoaren zutabeetako bat bihurtu baita printzipio hori. Gure zerbitzu horrek bi alderdi ditu, batetik, intrusismoari ateak ixten saiatzea, eta, bestetik, bideetako ingeniariek ere, beste tituludun batzuekiko lehia garbian, obretako egitasmoak egiteko eta obra horiek zuzentzeko aukera izatea ?bai lehiaketa publikoetan bai finantzaketa pribatuko obretan-, eta, teknikaren aldetik nahikoa gaitasun baldin badute, lan-eskaintza publikoetan lehiatzeko aukera berberak izatea.
Eta, azkenik, gogoan izan Bideetako ingeniariei elkargokide izatearekin loturik dagoen edozeri buruzko aholkuak ere ematen dizkiegula, eta, norberaren gaietan, tratu berezia ematen diegula.
