Izena ematea

Euskadin elkargokide izan nahi dutenek Demarkazioaren egoitzan eman behar dute izena, Demarkazioak berak ematen dituen hurrengo inprimakiak betez eta sinatuz:

  • Eskabide-orria.
  • Elkargokide izateko kuota bankuan helbideratzeko orria.
  • Elkargokide-fitxa.

Aintzatetsitako eskola batek emandako Bide, Ubide eta Portuetako ingeniarien titulu akademiko ofiziala dutenek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:

  • Titulu originala edo, hori eduki ezean, titulua eskatu izanaren frogagiria eta tituluaren eskubideak ordaindu izanaren frogagiria (bi hauen ordez karrera amaitu duela egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkez daiteke).
  • Ikasketa-espedientea.
  • NANaren originala.
  • 3 argazki.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak homologatutako atzerriko unibertsitate-titulua duten profesionalek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:

  • Tituluaren homologazioaren egiaztagiria (azken probak egin badira, horiek gainditu izana egiaztatzen duten frogagiriak ere aurkeztu behar izango dira).
  • Titulu akademikoa.
  • Pasaportea edo IFZ.
  • Egin diren ikasketen ziurtagiria eta, hala dagokionean, ikasketen plana eta egitaraua.
  • 3 argazki.

Sustapen Ministerioak aintzatetsitako Europako unibertsitate-titulua duten profesionalek hurrengo agiriak aurkeztu behar izango dituzte:

  • Tituluaren aintzatespena.
  • Ikasketen plana eta egitaraua
  • Pasaportea edo IFZ.
  • 3 argazki.