Kuotak
Elkargoan sartzeko kuota 135,84 euro da; hala ere, ez dute kuota hori ordaindu behar karrera bukatu osteko 12 hilabeteko epean elkargokide egin diren ingeniariek. Titulua atzerrian lortu eta aintzatetsi edo homologatu behar izan den kasurako, karrera bukatu den eguna dagokion Ministerioak Agindua eman duenarena izango da.
Oro har, kuota arrunta urtean 271,64 eurokoa da. Itzultzeagatiko kuota, hau da, baja hartu ostean Elkargoan berriz alta eman nahi duten ingeniariek 271,64 euroko kuota ordaindu behar dute.
Hurrengo kasuetan, gainera, kuota arruntean murrizpenak egingo dira:
- Karrera bukatu osteko 12 hilabeteko epean elkargokide izateko eskabidea egin duten elkargokideentzat.
- 75 urtetik gorako elkargokideentzat.
- Erretiratuentzat
- Atzerrian lan egin eta bizi diren elkargokideentzat.
- Langabezian dauden elkargokideentzat.
- Doktorego edo graduatu ondoko ikastaroak egin dituzten elkargokideentzat.
Lanean daudela, urtebeteko epean ikus-onetsien bidez Elkargoari urteko kuotaren hirukoitza baino gehiagoko ekarpena egiten dioten elkargokideek urteko kuotaren zenbatekoa itzultzeko eskatzeko eskubidea izango dute. Zenbateko hori hurrengo urtean zehar itzuliko zaie.
Jarraian, aipatu kasuetan kuota arruntean egingo diren murrizpenak azaltzen dira.
Karrera bukatu osteko 12 hilabeteko epean elkargokide izateko eskabidea egin duten elkargokideak
Kuota hurrengo kopuruetan murrizteko eskubidea dute:
- %75eko murrizpena elkargokide diren lehenengo 12 hilabeteetan (67,92 euro urtean).
- %50eko aipatu epearen osteko 12 hilabeteetan (135,84 euro urtean).
- urtetik gorako elkargokidean
Ez dute kuota ordaindu behar.
Erretiratuak
Kuota %75ean murriztuko zaie (67,92 euro urtean) Elkargoari erretiratu direla jakinarazten dioten egunetik aurrera.
Atzerrian lan egin eta bizi diren elkargokideak
Kuota arrunta %58an murriztuko zaie (157,56 euro urtean) Elkargoari euren egoeraren berri ematen dioten egunetik aurrera.
Langabezian dauden elkargokideak
Langabezian dauden bitartean sortutako kuotak aldi batean ez ordaintzeko eska dezakete, baldin eta langabezian daudela behar bezala frogatzen badute. Hain zuzen, salbuespen hori kuota ordaintzeko hurrengo hiruhilekoko ordainagirian emango da.
Doktorego edo graduatu ondoko ikastaroak egin dituzten elkargokideak
Doktorego-ikastaroak egin dituztenek %85eko murrizpena izango dute (40,76 euro urtean).
Elkargokide diren lehenengo bi urteetan zehar hasi den graduatu ondoko ikastaroren bat egiten eta, era berean, lanik gabe daudenek %85eko murrizpena izango dute (40,76 euro urtean), baina soilik graduatu ondoko ikastaroa amaitu arte.
