Abantailak

Lanbide honetan jardun ahal izateko ezinbestean elkargokide egin behar da, izan ere elkargokideek honako abantaila hauek dituzte:

  • Elkargoaren lanbideari buruzko aholkularitza eta lanen ikus-onetsia.
  • Elkargoko zerbitzuetan parte hartzea eta horiek erabiltzea.
  • Elkargoaren funtzionamenduari buruzko informazioa ezagutu eta jasotzea.
  • Lanbideko eta istripuetako erantzukizun zibileko aseguruez baliatzea.

Elkargoaren lanbideari buruzko aholkularitza eta lanen ikus-onetsia

  • Lanbidearen inguruan sortzen diren gaietan Elkargoaren laguntza, aholkularitza eta defentsa izatea.
  • Lanbidearekin lotutako agiriak aurkeztea, erregistratzeko eta ikus-onetsia lortzeko.
  • Ikus-onetsi diren lanen ziozko ordainsariak Elkargoaren bitartez kobratzea.

Elkargoko zerbitzuetan parte hartzea eta horiek erabiltzea

  • Elkargoko "zerbitzu :/Demarcacion/servicios guztiak erabiltzea.
  • Kide anitzeko organoetan hautesle eta hautagai izatea Estatutuetan ezarritako baldintzak betetzen direnean.
  • Erreferendum deialdia egiteko aukera izatea, elkargokideetako zazpirenak hala eskatzen badu.
  • Gai bat organo nagusian deitzea edo berorren eguneko aztergaien zerrendan sartzea, elkargokideen harremanak hala eskatzen badu.
  • Informazioa emateko dagokion tramitean esku-hartzea.

Elkargoaren funtzionamenduari buruzko informazioa ezagutu eta jasotzea

  • Informazio-aldizkaria jasotzea.
  • Elkargoaren jarduera jasotzen duten artxiboak eta erregistroak aztertzea.
  • Informazio-aldizkarian lanbideko eta elkargoko edozein alderdiri buruzko iritzia azaltzea.

Aseguruez baliatzea

  • Erantzukizun zibil profesionala: 151.000 euro istripu bakoitzeko eta %50 obran egindako kalteetarako, 11.400 euroko frankiziarekin.
  • Istripuak: istripuaren zioz hiltzeagatik 23.500 euro; istripuaren zioz erabateko baliaezintasun iraunkorrean gelditzeagatik 12.100 euro istripuaren zioz mediku- eta farmazia-asistentziagatik 1.210 euro.